Kaixo
miércoles, 27 de abril de 2011
Paristik ari naiz idazten, Biarritzerako hegazkinan zain. Atzoko kronika: gure azken eguna izan zen Islandian.
Goizean azken erosketak egin genituen Reykjaviken. Eguardian alokatutako kotxeak hartu eta ibilaldia egitera abiatu ginen. Kotxe batean Kati gidari (aupa F Alonso!) eta bestean Jon, Golden Circle egiteko asmoz...
Bidean zaldiak ikustera atera ginen: Lehen parada Đingvellir-en egin genuen. Bertan laku bat dago, Đingvallatn, paraje ederra… baina euria ari zuen eta Joanes lo zegoen, beraz, kotxetik atera gabe aurrera egin genuen. Zer dauka toki honek berezi? Ba garai batean hemen Islandiako lehen parlamentua egon zela kokatua (920.urtean sortua). Historikoki munduko lehen parlamentua izan zen (Patrimonio de la Humanidad , eta horrelako titulo guztiak ditu). Islandiarrentzat oso inportantea izan zen: urtero elkartzen ziren han Islandia osoko buruak eta legeak adosten zituzten, epaiketak egin, merkatua antolatu, … Islandiarren izakera definitu zuen honek (nahiz eta irlako biztanleria oso sakabanatua egon, urteroko elkartze honek herri bezela funtzionatzea ahalbidetu zuen, hizkuntza aldetik ere dialekto ezberdinak ez garatzea,… batasuna!).
Beno, ba gaur egun parlamentuaren eraikina ur azpian dago. Lehengo batean kontatu nuen irlako paisajea oso dinamikoa dela, etengabe aldatzen ari dela… hona hemen beste adibide bat. Gune hau bi plaka tektonikoen arteko mugan omen dago, eta plakak aldentzen ari dira, eta halako batean mugimendu honek paisaian aldaketak eragiten ditu, edo sumendi baten erupzioak eragiten du aldaketa, edo…… (orain dela gutxi, derrepente, lau metro jeitsi zen ur nibela lakuan).
Bigarren parada Geyseren egin genuen, fumarolak eta GEYSERRA!. Hotz handia pasa genuen, haize zakarra egiten baitzuen.
Azken parada Gulfoss-en (urrezko ur-jauzia) egin genuen. Pufff… ez zaizkit hitz egokiak bururatzen eta argazkiak eta bideoak agian ez dute erakutsiko nolakoa den ur jauzi hau, beno, berez, kanoi batean bukatzen duten bi ur-jauzi dira.
bideo motz bat hemen.
Blai eginda bukatu genuen.... eta bueltan Geyseren txokolate beroa... (Zeinek atera zituen vikingoen argazkiak? bidali iezaizkidazue, porfi...)
Nahiz eta berandu xamar bueltatu azken pistina saioa egin genuen.
And …. THAT´S ALL, FOLKS!
BLESS AND TAKK FYRIR, KATI ETA JAVI!
ONDO PASA ITSASO ETA MAILU!
WE SEE YOU IN ZUBIETA!!!!!!!!
14:34
lunes, 25 de abril de 2011
A ze parajea...mendia, elurra, laba, lokatza, erreka beroak, fumarolak... nonnahi. Hengill sumendi inguruko lurraldean egon gera goizean, hiru orduko txangoa egin degularik.
Javi, Kati eta hirurok kotxean joan gera goizaldean. Umeak eta Jon etxean gelditu dira. Ez dizuet asko kontatuko... argazki eta bideoak.
Errekak alde batetik bestera pasatu behar izan ditugu. Batzutan salto batekin nahikoa zen baina bestetan... alternatiba ezberdinak hartu ditugu:
Fumarola gehiago... ateri.
Katik sedimentu edo harri bitxi hau hartu du:
Itsaso eta Mailu iritsi dira: fijatu zer eramaten duen Itsasok oinetan...
Javi, Kati eta hirurok kotxean joan gera goizaldean. Umeak eta Jon etxean gelditu dira. Ez dizuet asko kontatuko... argazki eta bideoak.
Errekak alde batetik bestera pasatu behar izan ditugu. Batzutan salto batekin nahikoa zen baina bestetan... alternatiba ezberdinak hartu ditugu:
Ura epel-epela zegoen, je, je..
Fumarola gehiago... ateri.
Eta elurretan.:
Katik sedimentu edo harri bitxi hau hartu du:
Bideoa hemen.
Begiratu, gure atzean jendea bainatzen ari da...
Bidai ona eduki dute, baina erlajatzeko pistinara joan gera, Laugardauislaug-era (guk pistina handia deitzen diogu)... primeran!
Afaldu eta postrerako gure neskak ekarritako postre euskalduna... ummmmm! gu gozatu ditugu, bainan Kati eta Javik.... gehiago!
17:43
domingo, 24 de abril de 2011
Gaur goizean berandu xamar atera gera etxetik. Eguraldia dexente dudoso zegoen. Plana parke familiarrera eta pistinara joatea zen, baina hemen eguraldia oso aldagarria denez, ordena "sobre la marcha" aldatu zitekeela bagenekien.
Ba denetik eduki degu: ateri, euria, elurra mara-mara, ... Halere planifikatutakoa bete degu.
Lehenengo "family park and zoo"-ra joan gera: parke txiki bat, animali batzu dituena baina denboratxo bat egoteko entretenigarria dena. Islandian ohikoak diren animali batzu zeuden: itsas-txakurrak, oiloak, indioilarrak, zaldiak, behiak, azeri txuri bat, ...
Karpa txiki batean sartu gera eta akuarium batzuz gain, joku interesgarriak ere bazituen. Ba han geundela, elurra botatzen hasi du... elur maluta handiak barra-barra, beraz, denbora pila bat egon gera hor. Umeentzat oso ondo zeuden jokuak, ez dute betarik eduki aspertzeko, mini Kutxa-espazio bat zirudien:
Atertu duenean, parkea ikusten bukatu eta hantxe bertan piskolabisa hartu degu.
Pistinarako bidean eguraldia ondo portatu da gurekin eta barruan ginela... berriz elurra. Momentu batzutan 0ºC markatzen zituen termometroak... eta gu kalean bainatzen... oso sentsazio arraroa da, ze ez dugu hotzik ur barruan. Hot pot-etan primeran egoten da eta igeri egiten den pistinan, nahiz eta ura pixka bat epelagoa egon, igerian gaudenez ez dugu ere hotzik. Pistina batetik bestera korrika gabiltza normalean, batez ere aldagelatik atera berri geranean, baina 42-44ºCko hot pot-etatik ateratzean, edo saunatik ateratzean ere, ez da beharrezkoa, gorputzak eskertu egiten du kaleko tenperatura hotza.
Bueltan ere ez dugu ez elur ez euririk eduki, beraz primeran... eta etxean Steffik prestatutako jokua egin dute umeek Katirekin. Orduantxe iritsi da Javi unibertsitatetik.
Gauerako Jonek patata tortila ederra egin digu eta gu bitartean harizko txapela egiten aritu gera. Malen ere ikasten ari da eta oso ondo moldatzen da orratzekin, bai horixe!
Ba denetik eduki degu: ateri, euria, elurra mara-mara, ... Halere planifikatutakoa bete degu.
Lehenengo "family park and zoo"-ra joan gera: parke txiki bat, animali batzu dituena baina denboratxo bat egoteko entretenigarria dena. Islandian ohikoak diren animali batzu zeuden: itsas-txakurrak, oiloak, indioilarrak, zaldiak, behiak, azeri txuri bat, ...
Atertu duenean, parkea ikusten bukatu eta hantxe bertan piskolabisa hartu degu.
Pistinarako bidean eguraldia ondo portatu da gurekin eta barruan ginela... berriz elurra. Momentu batzutan 0ºC markatzen zituen termometroak... eta gu kalean bainatzen... oso sentsazio arraroa da, ze ez dugu hotzik ur barruan. Hot pot-etan primeran egoten da eta igeri egiten den pistinan, nahiz eta ura pixka bat epelagoa egon, igerian gaudenez ez dugu ere hotzik. Pistina batetik bestera korrika gabiltza normalean, batez ere aldagelatik atera berri geranean, baina 42-44ºCko hot pot-etatik ateratzean, edo saunatik ateratzean ere, ez da beharrezkoa, gorputzak eskertu egiten du kaleko tenperatura hotza.
Bueltan ere ez dugu ez elur ez euririk eduki, beraz primeran... eta etxean Steffik prestatutako jokua egin dute umeek Katirekin. Orduantxe iritsi da Javi unibertsitatetik.
Gauerako Jonek patata tortila ederra egin digu eta gu bitartean harizko txapela egiten aritu gera. Malen ere ikasten ari da eta oso ondo moldatzen da orratzekin, bai horixe!
16:51
sábado, 23 de abril de 2011
Gaurkoa egun lasaia izan da: goizean zentru komertzial batera joan gera oinez. Bidean eliza hau topatu degu (pila bat dago inguru honetan). Haize hotza egiten zuen.
Bueltan, etxetik pistinako poltsa hartu eta umeentzat oso ondo zegoen pistina batera abiatu gara autobusez. Bostetarako itxi egin dute eta berriz ere autobusa hartu eta etxera. Pena ematen dit pistinan argazkiak ezin ateratzea...
Javi derbia ikustera joan da (guri alperkeria sartu zaigu) baina haizea zela eta konexioa galdu egiten zen, beraz, bigarren zatia hasi baino lehen etxera bueltatu da. Katik txanoak nola egiten hasi erakutsi dit eta Oier eta Malenek pultsera bana egin dute.
Katiren laguna, Steffi, etorri da bisita egitera. Zein altua den! Alemanian biharko eguna jai egun potentea da eta joku batzu ekarri ditu umeentzat (berak tintatutako arrautzak izkutuan jartzeko, ...) beraz bihar gosaltzeko ordua entretenigarria izango da. Umeek ez dakite ezer.
Etxean oso konexio txarra dago, beraz, Kati eta Javirekin jeitsi naiz ondoan dauden apartamentuetako hallera sarrera hauek igotzera. Bakarrik geratu naiz. Seguraski hilabete bukaera arte horrelakoa izango da konexioa, beraz... ea nola konpontzen naizen blogarekin jarraitzeko.
Dena den, biharkoa, islandian ere, jai egun handia da. Beraz, ostiralean bezala, ez da autobusik egongo, ondoko pistina itxia, eguraldia ere ikusiko dugu nolakoa ateratzen den.... orain euria ari du.
Katik eta biok hariak hartu ditugu. Han bazkaldu degu: guk txinoko janaria eta umeak sandwich/hanburgesa patatekin.

17:11
Ostiral santua Islandian egun handia da. Dena itxita dago (tabernak kenduta), ez dago autobusik... berriro ere plan aldaketa. Turismo bulegoko gizonak urteko egunik txarrena dela esan zigun.
Duda-muda asko ondoren, baleak bilatzera joango ginela erabaki genuen. Ordubatetako txanda hartu genuen Katik lagunduta.... (thanks KATI!!!). Porturaino lagundu zigun taxian, bera etxera gu “solos ante el peligro” utzita.
Umeek salbamendu-txalekoa jantzi behar zuten eta guretzat buzo erraldoi batzu zeuden.
Lehenengo izurdeak ikusi genituen. Oso adi egon behar genuen, azkar egiten baitzuten sartu-atera uretatik. Hegaztiak ere bazeuden, kaioak eta zangak (alcatraz) batez ere.
Gero, mazopa ikusi genuen (erderaz marsopa, baleen familiakoa) eta azkenik baleak ikusi genituen “minke whale” edo“ballena enana” motatakoak.
Argazki honetan, urrutian, bat harrapatu nuen kamerarekin:
Oierrek ez zuen oso ondo pasa, gorputz txarra jarri zitzaion eta behera jeitsi eta lo hartu zuen. Joanesek ere siesta hartu zuen. Malen txapeldun! bakarra izan zen zorabioarentzako pilula hartu ez zuena eta oso ondo aguantatu zuen. Niretzat emozionantea izan zen…
Iritsi ginenean, Kati eta Javi etorri ziren gure bila.Reykiavik-eko alde zaharrean Kafesne/hot chocolate hartu eta eliza aldera joan ginen. Hemen erlijio protestantea da nagusia.
Eliza ederra. Estetikoki ez da batere farfaila edo barrokoa.
Basaltoa Islandian dagoen mineral ugariena da. Oso kuriosoa da nola eratzen den lurrazpian, hexagono edo pentagono formak hartuta. Elizako eraikitzaileak basaltoa hartu zuten erizpide, bere diseinuan.
Kalean ere, zentroan, tipo honetako basaltozko zutabetxoak daude edonon:
Katik eta Jabik eskursio batean ateratako argazkiak.
Svartifoss ur jauzia. Berez lur azpian bakarrik eratzen dira forma hexagonal edo pentagonalak hartuta. Hauetan forma horietan eratu ondoren erosioa medio atera dira bistara.
Elizan goian ateratako argazkiak. Fijatu etxeen koloreak nolakoak diren.
Hona hemen Islandiako etxe tipikoak. Fijatu kanpoko txapa moduko hori. Etxe askok erabiltzen dute.
Beno, eta horrela, poliki poliki etxera bueltatu ginen. Afaldu, Indiana Jones en busca del arca perdida ikusi eta lotara.
16:39