<



+

miércoles, 27 de abril de 2011

Paristik ari naiz idazten, Biarritzerako hegazkinan zain. Atzoko kronika: gure azken  eguna izan zen Islandian.

Goizean azken erosketak egin genituen Reykjaviken. Eguardian alokatutako kotxeak hartu eta ibilaldia egitera abiatu ginen. Kotxe batean Kati gidari (aupa F Alonso!) eta bestean Jon, Golden Circle egiteko asmoz...




 Bidean zaldiak ikustera atera ginen:



Lehen parada Đingvellir-en egin genuen. Bertan laku bat dago, Đingvallatn, paraje ederra… baina euria ari zuen eta Joanes lo zegoen, beraz, kotxetik atera gabe aurrera egin genuen. Zer dauka toki honek berezi? Ba garai batean hemen Islandiako lehen parlamentua egon zela kokatua (920.urtean sortua).  Historikoki munduko lehen parlamentua izan zen (Patrimonio de la Humanidad, eta horrelako titulo guztiak ditu). Islandiarrentzat oso inportantea izan zen: urtero elkartzen ziren han Islandia osoko buruak eta legeak adosten zituzten, epaiketak egin, merkatua antolatu, … Islandiarren izakera definitu zuen honek (nahiz eta irlako biztanleria oso sakabanatua egon, urteroko elkartze honek herri bezela funtzionatzea ahalbidetu zuen, hizkuntza aldetik ere dialekto ezberdinak ez garatzea,… batasuna!).

Beno, ba gaur egun parlamentuaren eraikina ur azpian dago. Lehengo batean kontatu nuen irlako paisajea oso dinamikoa dela, etengabe aldatzen ari dela… hona hemen beste adibide bat. Gune hau bi plaka tektonikoen arteko mugan omen dago, eta plakak aldentzen ari dira, eta halako batean mugimendu honek paisaian aldaketak eragiten ditu, edo sumendi baten erupzioak eragiten du aldaketa, edo…… (orain dela gutxi, derrepente, lau metro jeitsi zen ur nibela lakuan).

Bigarren parada Geyseren egin genuen, fumarolak eta GEYSERRA!. Hotz handia pasa genuen, haize zakarra egiten baitzuen.




Bideoak hemen eta hemen.

Azken parada Gulfoss-en (urrezko ur-jauzia) egin genuen. Pufff… ez zaizkit hitz egokiak bururatzen eta argazkiak eta bideoak agian ez dute erakutsiko nolakoa den ur jauzi hau, beno, berez, kanoi batean bukatzen duten bi ur-jauzi dira.








bideo motz bat hemen.

Blai eginda bukatu genuen.... eta bueltan Geyseren txokolate beroa... (Zeinek atera zituen vikingoen argazkiak? bidali iezaizkidazue, porfi...)






Nahiz eta berandu xamar bueltatu azken pistina saioa egin genuen.

 And …. THAT´S ALL, FOLKS!

BLESS AND TAKK FYRIR, KATI ETA JAVI!

ONDO PASA ITSASO ETA MAILU!

WE SEE YOU IN ZUBIETA!!!!!!!!



14:34