<



+

sábado, 23 de abril de 2011

Ostiral santua Islandian egun handia da. Dena itxita dago (tabernak kenduta), ez dago autobusik... berriro ere plan aldaketa. Turismo bulegoko gizonak urteko egunik txarrena dela esan zigun.

Duda-muda asko ondoren, baleak bilatzera joango ginela erabaki genuen. Ordubatetako txanda hartu genuen Katik lagunduta.... (thanks KATI!!!). Porturaino lagundu zigun taxian, bera etxera gu “solos ante el  peligro” utzita.

Umeek salbamendu-txalekoa jantzi behar zuten eta guretzat buzo erraldoi batzu zeuden.






Lehenengo izurdeak ikusi genituen. Oso adi egon behar genuen, azkar egiten baitzuten sartu-atera uretatik. Hegaztiak ere bazeuden, kaioak eta zangak (alcatraz) batez ere.

Gero, mazopa ikusi genuen (erderaz marsopa, baleen familiakoa) eta azkenik baleak ikusi genituen “minke whale” edo“ballena enana” motatakoak.

Argazki honetan, urrutian, bat harrapatu nuen kamerarekin:


Oierrek ez zuen oso ondo pasa, gorputz txarra jarri zitzaion eta behera jeitsi eta lo hartu zuen. Joanesek ere siesta hartu zuen. Malen txapeldun! bakarra izan zen zorabioarentzako pilula hartu ez zuena eta oso ondo aguantatu zuen. Niretzat emozionantea izan zen…



Iritsi ginenean, Kati eta Javi etorri ziren gure bila.Reykiavik-eko alde zaharrean Kafesne/hot chocolate hartu eta eliza aldera joan ginen. Hemen erlijio protestantea da nagusia.



Eliza ederra. Estetikoki ez da batere farfaila edo barrokoa.


Basaltoa Islandian dagoen mineral ugariena da. Oso kuriosoa da nola eratzen den lurrazpian, hexagono edo pentagono formak hartuta. Elizako eraikitzaileak basaltoa hartu zuten erizpide, bere diseinuan.

Kalean ere, zentroan, tipo honetako basaltozko zutabetxoak daude edonon:



Katik eta Jabik eskursio batean ateratako argazkiak.









Svartifoss ur jauzia. Berez lur azpian bakarrik eratzen dira forma hexagonal edo pentagonalak hartuta. Hauetan forma horietan eratu ondoren erosioa medio atera dira bistara.

 
Elizan goian ateratako argazkiak. Fijatu etxeen koloreak nolakoak diren.


Hona hemen Islandiako etxe tipikoak. Fijatu kanpoko txapa moduko hori. Etxe askok erabiltzen dute.




Beno, eta horrela, poliki poliki etxera bueltatu ginen. Afaldu, Indiana Jones en busca del arca perdida ikusi eta lotara. 






16:39