Kaixo
miƩrcoles, 20 de abril de 2011
Reikjaviketik ez ginen asko urrundu. Segituan gure inguru guztia laba haitzez betea zegoen. Hori da paisaia, haran handiak, arroka beltzak, ... eta atzo tartean ere elurra. Islandia etengabe aldatzen ari den lurralde bat da. Geologikoki hitz eginda, oso urte gutxitan aldatzen den paisaia . Zona hau 1226. (?) urtean egon zen sumendiaren leherketak sortua da.... eta aktibitate bolkanikoa espero dute edozein momentutan. Beraz badakite, halako batean, sumendi bat lehertu eta inguruko herriak desagertu egingo direla.
Islandiako populazioa ez da oso handia, beraz, gizonak egin ezin duena makinak edo teknologiak egin behar du. Zientzilariek oso kontrolatuta dituzte mugimendu sismikoak, uraren altuerak, glaziarren desplazamenduak... Puntu honetan, bertan ikusi zer aurkitu genuen:
Joanes gaixua! lotan utzi genuen kotxean eta nahiz eta denbora asko ez egon laku inguruan, bueltatu ginenean negar batean zegoen.... MEA CULPA (barkatu Joanes).
Lehenengo parada laku batean egin genuen. Honi buruz ere datu makina bat: orain dela bost urte, lur plakaren mugimendu bat egon omen zela eta horren ondorioz lakuaren ur altuera lau metro inguru jeitsi zela.
Beraz argazkian gauden lekuan orain dela urte batzu igeri egiten egongo ginake... beno ez, izoztuta!

17:34