<



+

domingo, 24 de abril de 2011

Gaur goizean berandu xamar atera gera etxetik. Eguraldia dexente dudoso zegoen. Plana parke familiarrera eta pistinara joatea zen, baina hemen eguraldia oso aldagarria denez, ordena "sobre la marcha" aldatu zitekeela bagenekien.

Ba denetik eduki degu: ateri, euria, elurra mara-mara, ... Halere planifikatutakoa bete degu.

Lehenengo "family park and zoo"-ra joan gera: parke txiki bat, animali batzu dituena baina denboratxo bat egoteko entretenigarria dena. Islandian ohikoak diren animali batzu zeuden: itsas-txakurrak, oiloak, indioilarrak, zaldiak, behiak, azeri txuri bat, ...




Karpa txiki batean sartu gera eta akuarium batzuz gain, joku interesgarriak ere bazituen. Ba han geundela, elurra botatzen hasi du... elur maluta handiak barra-barra, beraz, denbora pila bat egon gera hor. Umeentzat oso ondo zeuden jokuak, ez dute betarik eduki aspertzeko, mini Kutxa-espazio bat zirudien:




























Atertu duenean, parkea ikusten bukatu eta hantxe bertan piskolabisa hartu degu.

Pistinarako bidean eguraldia ondo portatu da gurekin eta barruan ginela... berriz elurra. Momentu batzutan 0ºC markatzen zituen termometroak... eta gu kalean bainatzen... oso sentsazio arraroa da, ze ez dugu hotzik ur barruan. Hot pot-etan primeran egoten da eta igeri egiten den pistinan, nahiz eta ura pixka bat epelagoa egon, igerian gaudenez ez dugu ere hotzik. Pistina batetik bestera korrika gabiltza normalean, batez ere aldagelatik atera berri geranean, baina 42-44ºCko hot pot-etatik ateratzean, edo saunatik ateratzean ere, ez da beharrezkoa, gorputzak eskertu egiten du kaleko tenperatura hotza.

Bueltan ere ez dugu ez elur ez euririk eduki, beraz primeran... eta etxean Steffik prestatutako jokua egin dute umeek Katirekin. Orduantxe iritsi da Javi unibertsitatetik.






Gauerako Jonek patata tortila ederra egin digu eta gu bitartean harizko txapela egiten aritu gera. Malen ere  ikasten ari da eta oso ondo moldatzen da orratzekin, bai horixe!

16:51