Kaixo
miƩrcoles, 20 de abril de 2011
Islandia bi plaka geologikoen arteko mugan dagoen lur eremu bakarra da munduan. Bi plaka hauek suuuuuuuuuuuuuuuuuper poliki aldentzen ari dira. (japon inguruan dauden bi plakak berriz elkartzen edo bata bestearen kontra talka egiten). Gainera, islandia puntu beroa da, hau da, aktibitate bolkanikoa du (hau bi plaken mugan inguruan dauden lurraldetan gertatzen da: Indonesian, Japonian, Perun,...). Eta lurrikaren fenomenoa ere honekin lotuta dago. Islandian, halere, lurrikarak ugariak izan arren, ez dira Japonian bezain bortitzak (hemen plakak bata besteagatik urruntzen ari baitira eta ez elkarrekin talka egiten).
Beno, ba gure txango honetan bi plakak bereizten diren gunean egon ginen. Alde batean ipar amerikako plaka geologikoa (Reikjavik ameriketan dago) eta bestetik eurasiakoa.
Oier eta Joanes berriz ere kotxean geratu ziren eta oraingo honetan Malen animatu zen. Zubi bat eraiki dute islandiarrek muga hau eszenifikatzeko, metro gutxi batzu dituen zubi bat.
Berez bi plaken arteko separazio hori bi kilometroko eremu bat da. Javik ateratako panoramikan, argazkiaren bi muturretan egongo lirateke: ezkerretan Ipar amerikakoa eta eskubian Eurasiakoa.
Konturatuko zarete ondorengo zubiko argazkian kotxetik atera ginen guztiok gaudela... Ibilaldi honetan apenas ikusi genuen jendea. Geldialdi honetan gizon bat alde batetik eta aita-seme bikote bat bestetik. Ba argazkiak ateratzen ari ginela "ya os saco yo la foto, pues!" entzun genuen.... Amurrioko tipo bat... TOOOOO!
Lau hitz berarekin eta etxerako bidea hartu genuen.
Malen (estulagatik) eta Kati (berari konpania egiten...AUPA KATI) etxean geratu ziren (pultserak egiten, afaria prestatzen...) eta gu beste pistina batera joan ginen. Berriz ere plazerra! nola ez duten argazkiak ateratzen usten... sarean bilatutako batzu usten dizkizuet: Laugardalslaug thermal pools.
Joanes leher eginda bukatu zuen... Hot pot horietan denbora gehiegi egon zen gaixua. Denborak neurtzen ikasi behar degu. Kotxean lo hartu eta hurrengo eguneraino ez zen esnatu.
Afaria, hurrengo egunerako planak egin eta ohera.....
19:26