<



+

martes, 19 de abril de 2011

KAAAAATIIIIIIIII!

Maletak hartu eta hortxe zegoen gure Katilu. MUXUAK, BESARKADAK!!!!



Autobusa hartu eta portalean Javi gure zain zegoen ongietorria emateko. Etxeak oso inpresio ona eman dit.Gure gauzak kokatu, merienda eta pistinara:

Lehenengo kalean dagoen hotpot-ean sartu ginen. Plazerra.... kalean gaude pistina barruan bero bero... burua gradu batean eta gorputza 39ÂșCtan. Txof txof ur txorrotadak bizkarean....42Âștan dagoen pistinan ez genuen ia aguantatu. Gero barruko pistinan sartu ginen eta umeak ederki pasa zuten. Flotagailu erraldoia, baloi pare bat, ....

Bukatzeko sauna.

Etxean afaria, superman pelikula eta tantaka lo hartu genuen... ni lehenengoetakoa.

11:01