<



+

martes, 19 de abril de 2011

BAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAAI!!!!!!

Hara non ta zubietar familia Islandian.... IUJU!



Atzo goizekoa barkatu ezina izan zen: nik 5:30tan nuen despertadorea jarrita. Ez nuen entzun. Enfins... Derrepentian 6:30ak... espabilatu eta zazpirak bost gutxitan atera ginen etxetik. ESKERRIKASKO TXARLI!

Bidaia oso ondo egin genuen. Lehenengo abioian irteera emozionantea izan zen: abioia martxan jarri, kristoren abiadura hartu (ze abiadura!) eta bapatean airean ginen.... uffff! Umeak oso ondo portatu ziren. Momentu batean Joanes aspertu egin zen eta etxera joan nahi zuela esan zuen, baina krisi bat besterik ez zen izan.

Parisen oso ondo konpondu ginen (ama zure apunteeri esker).... perfect! Ingelera ere txaparreatu nuen pixka bat, baina nire burua desastre xamar ikusi nuen. Maletak fakturatu zizkigun neskari ia ez nion tutik ulertu. Beno, asignatura pendiente.... Oierrek eta Malenek oso ondo: arduratsu maletak eramaten.... horrela gogoa ematen dit bidaiatzen jarraitzeko.


Bigarren abioian Joanesek lo hartu zuen aireratzea baino lehen. Bakoitzak gure pantaila genuen eta oso entretenitu egin zitzaigun bidaia. Berriz egan egitearen sentsazioak... eta datuak: kalean -58ºC, 11000 m-ko altura, 800 km/h abiadura....

Islandia ikusi genuenean... a ze paisaia. Edozein momentutan itsasoan bale bat ikusi behar nuela iruditzen zitzaidan. Kosta aldea laua eta barruraldean mendi txuriak... eta hori guztia guk ikusiko dugu... in situ! ea nola ateratzen zaigun abentura!






1:36