Kaixo
sábado, 23 de abril de 2011
Gaurkoa egun lasaia izan da: goizean zentru komertzial batera joan gera oinez. Bidean eliza hau topatu degu (pila bat dago inguru honetan). Haize hotza egiten zuen.
Bueltan, etxetik pistinako poltsa hartu eta umeentzat oso ondo zegoen pistina batera abiatu gara autobusez. Bostetarako itxi egin dute eta berriz ere autobusa hartu eta etxera. Pena ematen dit pistinan argazkiak ezin ateratzea...
Javi derbia ikustera joan da (guri alperkeria sartu zaigu) baina haizea zela eta konexioa galdu egiten zen, beraz, bigarren zatia hasi baino lehen etxera bueltatu da. Katik txanoak nola egiten hasi erakutsi dit eta Oier eta Malenek pultsera bana egin dute.
Katiren laguna, Steffi, etorri da bisita egitera. Zein altua den! Alemanian biharko eguna jai egun potentea da eta joku batzu ekarri ditu umeentzat (berak tintatutako arrautzak izkutuan jartzeko, ...) beraz bihar gosaltzeko ordua entretenigarria izango da. Umeek ez dakite ezer.
Etxean oso konexio txarra dago, beraz, Kati eta Javirekin jeitsi naiz ondoan dauden apartamentuetako hallera sarrera hauek igotzera. Bakarrik geratu naiz. Seguraski hilabete bukaera arte horrelakoa izango da konexioa, beraz... ea nola konpontzen naizen blogarekin jarraitzeko.
Dena den, biharkoa, islandian ere, jai egun handia da. Beraz, ostiralean bezala, ez da autobusik egongo, ondoko pistina itxia, eguraldia ere ikusiko dugu nolakoa ateratzen den.... orain euria ari du.
Katik eta biok hariak hartu ditugu. Han bazkaldu degu: guk txinoko janaria eta umeak sandwich/hanburgesa patatekin.

17:11