Kaixo
miƩrcoles, 20 de abril de 2011
Bonus supermerkatuaren gainean hari eta oihalen denda bat dago. Bisita egin genion.... zein gauza politak! hariak, koloreak, eskuz egindako soineku, txal, jertse, .... kakorratzak, mota guztietako tresnak, liburuak....
seguru hariekin bueltatuko naizela! Katik orratz zirkularrekin txanoak egiten erakutsi behar dit, fijo!
Portzierto, ez det esan goizean esnatu ginenean kalea txuria zegoela.... halere Kati eta biok kalera atera ginenean eguzkia atera zen eta fresko egin arren ez nuen hotzaren sentsaziorik.
Etxera iritsi eta segituan etorri zen Javi alokatutako tankearekin bere kurtso hontako azken klasea emanda.... poz pozik!!! lan handia geratzen zaio baina klaseen kapituloa jada bukatu du.
Hamabiak aldera atera ginen etxetik. Gauza pila bat ikasi genituen atzo. Ni Katiren ondoan eserita nintzenez gauza asko kontatu zizkidan. Eta Javik.... zenbat ezagutza, datu, istorio, ... ni ez naiz gai berak kontatu ziguna erreproduzitzeko baina ziur izan bere grina eta pasioa transmititu zigula.... plazer bat!
17:00