<



+

viernes, 22 de abril de 2011



Argazki hau sarean hartu det. Myrdalsjokull glaziarraren mihi honetan egon ginen: Solheimajoküll mihian.

Beno, asteazkeneko kronika. Kotxea bi egunerako alokatu behar denez fuerte hasi ditugu oporrak: Ibilaldi ederrak. Atzo Javi ez zen gurekin etorri (ikasi egin behar du).

Glaziarrera joateko bi orduko bidaia genuen kotxean. Umeak entretenituta joan ziren Superman II ikusiaz. Joanesek lo hartu zuen. Jonek gidatzen zuen (a ze lasaitua hartu zuen Katik tankea berak eraman behar ez zuelako...). Bidean Jon eta Kati aurrean, umeak erdian eta ni atzean joan ginen. Apenas entzuten nituen Jon eta Kati beraz, paisaia begiratzen eta nire pentsamentuetan egin nuen bidaia... Noizean behin ez dago gaizki, ez?

Kotxetik laba paisai bat eta fumarolak ikusi genituen zati batean. Katik esan zigunez, inguruko erreka bero beroa da. Zona honetan ere energia geotermikoa aprobetxatzen dituztek negutegiak ikusi genituen.

Paisaia gero eta berdeago bihurtzen hasi zen glaziarrera iritsi ahala. Bidean zaldiak (pottoken itxurakoak) eta hegazti mordo bat ikusi genituen: atak, kaioak, zisne pare bat ere bai eta ibai ingurutan egoten diren hegaztiak.

Azken bost kilometroak zuloz eta putzuz betetako errepide batetik pasa behar genuen. Tankearekin oso ongi... hasieran poliki poliki gindoazen baina Jon konfiantza hartzen joan zen eta azkenean olatuak egiten bukatu genuen. Umeak txupi... Malen: "Hau bai dela abentura!" .... "ama, kristona!"

Bideo hau (putzurik gabe...)

Glaziarra espektakularra... Jelazko ibaia: egunero 5 cm mugitzen omen da.


 


Hauek morrenak dira: glaziarretik atera diren jela pusketak.



Eta gu glaziarra ikutzen:












Myrdalsjökull glaziarraren azpian Katla sumendia dago. Bere Kraterraren gainean 500 metro elur dago... pentsa! Ba sumendi hau da, gaur egun, Europan dagoen arriskutsuenetakoa. 1918. urtean izan zuen bere azken erupzioa eta horren ondorioz kostaldea 4 kilometro haunditu zen.... a ze laba piloa bota zuena!



Katla sumendia eta iaz erupzionatu zuen Eyjafjallajökull (gogoratu Europako aeroportu pila bat itxita egon zirela sumendiak botatako errautsagatik) ondoan daude eta, badirudi, elkar konektatuta daudela. Beraz, lehengo urtean beldur handia izan zuten Katlak ere erupzionatuko ote zuen....



1:25