<



+

miércoles, 20 de abril de 2011

Islandiar hauek energia iturriak barra barra dituzte... %90a beraiek produzitzen dute. Petroleoa besterik ez dute behar garraiorako, beste guztia lurratik ateratzen dute. Ibilaldia egin genuen inguru honetan zenbait zentral geotermiko ikusi genuen. Hau moderno modernoa ia ez zuen ur lurrunik botatzen. Zaharragoak gehiago botatzen zuten. Halere energia garbia da, ura besterik ez.

Itsasoko ura hartu, lurrazpira sartu eta hartzen duen beroarekin ur-lurruna lortzen dute turbina mugitu eta elektrizitatea sortzeko.


Gainera, ur beroa lortzen da ere etxe eta industri kontsumorako. Ez naiz harritzen Reikjaviken bakarrik 18 igerileku termal edukitzea.

Energia soberan dute. Aluminioa eraldaketak energia asko behar da. Ba kanpotik ekartzen omen dute honera prozesu hau aurrera eramateko. Islandia geologikoki lurralde berri bat da eta ez du mineral asko. Basaltoa bakarrik.

18:12